Ikus-entzunezko eta eduki digitaleko klusterren arteko foroa Multimedia aroan balioa sortzen: berrikuntza eta kooperazioa

“Multimedia aroan balioa sortzen: Berrikuntza eta Lankidetza, arrakastarako gako gisa” cluster arteko I. foroak hainbat eragile bilduko ditu: Erkidego Autonomoetan ikus-entzunezko eta eduki digitaleko sektorean lan egiten duten cluster nagusiak, enpresak eta babeserako erakundeak.

Topaketa honek “cluster arteko” lankidetza eta ekintzak sustatzen ditu, industria sortzaile, ikus-entzunezko eta digitalen esparruan jarduten duten elkarte eta clusterrei zuzenduta. Era berean, industria sortzaileen sektoreetako eta bestelako jardueren sektoreetako enpresen arteko networkinga dinamizatzen laguntzen du, sektore arteko lankidetzaren bidez negozio-aukerak identifikatzeko xedearekin.

Tokia eta ordua: 9:30tik 17:00ra – Azkuna Zentroan
Deskarga ezazu  egitaraua hemen.
Izena eman.
Informazio gehiago: 944 048 225